bihotzeko fonoteka
Mattin Aiestaran
Tolosarra da eta Iruritan bizi da. Arkeologoa eta irakaslea. Historia ikasketak egin eta Euskal Herriko Unibertsitatean doktore tesia egiten ari zela, Aranzadiko bere lan taldeak sekulako aurkikuntza egin zuen: Irulegiko eskua.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Mattin Aiestaran de la Sotilla, Aranzadiko kide da eta 2018tik bere zuzendaritzapean ari da lan taldea Irulegin Burdin Aroko arrastoak bilatzen, arakatzen, aurkitzen eta aztertzen gaztelutik metro batzutara. Hantxe brontzezko eskua bertakoei eta bertaratutakoei zorioneko esanaz, baita bi mila urtetara iritsitako arkeologo taldeari ere.