Itxi

Emakumeen biografiak

Anarcha

Ana Iruretagoiena

Anarcha esklabua zen. XIX. mendean bizi izan zen, eta Skene ginekologoaren jabetzakoa zen. Anarcharekin praktika bortitzak eginez lortu zuen medikuak ginekologiaren aita izatea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

XIX. mendean, Alabamako kotoi plantazioetako esklabu beltza. Skene deitutako mediku batena zen Anarcha. Skene bera ginekologiaren aita bezala ezagutzen da. Fistulak nola sendatu ikertu zuen Skenek eta, horretarako, ebakuntzak egiten zizkien esklabuei, etxeko patioan… inongo anestesiarik gabe. Anarcha bera hamahiru aldiz ireki zuen goitik behera anestesiarik gabe, eta hala lortu zuen azkenean fistula sendatzea eta historiara pasatzea. “Skene” deitzen zaie emakumeen genitaletako guruin batzuei. Gaur, mugimenduak sortu dira, izen hori aldatzea aldarrikatzeko. Skeneren izena kanporatu eta “Anarcha” guruinak izendatzeko.

Audioak (1)