Kargatzen...
Itxi

Emakumeen biografiak

Maryam Myrzakhani

Ana Iruretagoiena

Estereotipoak hausteko eredu da, eta Fields matematika saria irabazi duen emakume bakarra da gaurdaino.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Maryam Myrzakhani irandarra zen, matematikaria, Nobel sariaren parekoa (Fields saria) irabazten lehen emakumea –eta bakarra gaurdaino-. Herrialde islamiarrekoa izanik, estereotipoak hausteko eredu da, eta zientziaren esparruan, emakumezko erreferentea. Bularreko minbiziaz hil da aurten, eta haren heriotzak iraultzatxoa eragin du Iranen: egunkari gehienek zapirik gabe erakutsi dute Myrzakhaniren argazkia, lege islamiarraren tabuak hautsiz.

Audioak (1)