Itxi

Euskadi Irratia

Your browser doesn't support HTML5 audio.

Zein da gure aztarna energetikoa?

Egiten dugun energia kontsumo zuzenaz gainera (etxeko argindarra, gasa, butanoa…), beste kontsumoarekin lotutako energia galera oso altua da; alegia, prozesu industrialaren atzean energia kontsumo handia dago eta hori ere gure aztarna energetikoa da. Estitxu Villamor ari da gure aztarna energetikoa ikertzen; etxe bakoitzean % 7ko aztarna energetikoa eragiten dugu, gainerakoa bestelako ekoizpenen kontsumotik letorke. Horregatik ere, ekodiseinuak berebiziko garrantzia dauka, sortzetik bertatik ekoitziko dugun horrek ahalik eta aztarna gutxien laga dezan pentsatzen diseinatzeak. Rikardo Minguez eta Joseba Sanchezek lagundu digute ekodiseinuak zer esan nahi duen ulertzen.