Your browser doesn't support HTML5 audio.
Orexa Bizirik
Orexako udalak, Gipuzkoako herri txikienaren udalak, energia berriztagarrien aldeko apustu handia egin du. Besteak beste, eguzki-panelen bitartez sortzen ari dira, oraingoz, herriak behar duen energiaren erdia. Eta proiektuaren bigarren urratsean besterik ez gaude. Asmoa da oraindik ere eguzki-panel gehiago instalatzea. Eneko Maioz alkatearekin hitz egin dugu instalazioari buruz, zailtasunei eta lorpenei buruz, eta, batez ere, Orexan duten filosofia energetikoari buruz.