Larunbat honetan
Hiri eta nekazal hondakinetako biogasa eta ontzi arinen tratamendua
Bio metanizazioari esker, energia berriztagarria lortzen da hirietako hondakinetatik eta baita nekazaritza eta abeltzaintzako hondarretatik ere.
Prozesu horrek hedapen eskasa du gure artean, baina gero eta erabiliagoa da, bereziki balore handiagoko produktuak lortzeko, ongarriak hain zuzen. Horretan ari dira, besteak beste, Neiker eta Ekonek.
Bestetik, merkatuan jartzen diren ontzi arin eta bilgarrietako eduki asko bildu gabe geratzen dira eta zabortegietara bidaltzen dituzte, nahiz industriak bere birziklapena bermatzeko beharra duen. Udalek, batzuetan, ez dute dagokien dirua berreskuratzen eta gainera zabortegira eramateaz arduratu behar dira, eginbehar hau industriarena eta herritarrona bada ere.