Ekosfera
Energia-Eredu Berri Baten aldeko Plataforma eta REEMAIN proiektua
Aitor Urresti plataformako kidearekin hitz egingo dugu igandean 8:30etatik aurrera, eta REEMAIN proiektu europarrean parte hartuko duen Iñigo Gandiaga ere gurean egongo da.
Energia-Eredu Berri Batean aldeko Plataformakoek oinarrizko agiria prestatu dute aldaketa horren beharra azpimarratzeko eta eman beharreko lehen pausoak argitzeko. Aitor Urresti plataformako karekin eta irakaslearekin hitz egingo dugu igandean Ekosferan 8:30etatik aurrera. Beharrezko jotzen du plataformak sistema elektrikoaren auditorioa; benetako kosteak argi jakin ahal izateko.
Bestalde, IK4 ikerkuntza zentruan lan egiten duen Iñigo Gandiaga fisikariarekin hitz egingo dugu. REEMAIN proiektu europarrean hartuko dute parte hurrengo urteetan. Proiektu honen helburua, Europako enpresetan industriaren efizientzia energetikoa hobetzea da.