Ekosfera
Zero Zabor Eskolak eta berokuntza ordaintzeko arazoak, hizpide
Gipuzkoako Diputazioak eta Arantzadi Zientziak antolatutako Zero Zabor Eskolez hitz egingo dugu igandean, eta hizpide izango dugu baita ere aldez aurretik ur broa ordaintzeko sistema.
Zaborra eta kontsumoarekiko jokabide arduratsuak txiki txikitatik ikasi behar delakoan, Gipuzkoako Diputazioak Arantzadi Zientzia elkarteak eta zenbait ikastetxek elkar hartu dute Zero Zabor Eskolak antolatzerako orduan. Eguneroko jardueran oinarritutako tailerrak egiten dituzte neska-mutikoek zaborraren arazoaz jabetzeko.
Bestalde, alokatutako etxeetan, batzuetan arazo izan litezke berokuntza ordaindu ezin duten familiak. Zenbait etxetan ordez, ezarri dute dagoeneko sistema berria: Aldez-aurretiko ordainketa sistema ur bero et berokuntzarako. Display batean zehazki ikus dezake erabiltzaileak zenbat ari den gastatzen eta zenbatekoa den geratzen zaion saldoa. SIMEC etxeak ipini du Stechome delako tresneria hau.