Ekosfera
Argindar kontagailu digital 'inteligenteak', Ekosferan
Hiru urtean, Espainiako estatu osoko argindar-kontagailu guztiak digitalak izan beharko dira. Orain arte, hirutik bat dago ipinita eta urtero milioika ipiniko dira, denak (27 bat miloi) aldatu arte.
Zamudioko teknologia parkean dagoen ZIV enpresak horrelako kontagailu digital aurreratuak egiten ditu. Zer-nolakoak diren, zer informazio emango duten eta zer ondorio izan dezakeen kontatuko digu Mikel Zamalloa ingeniariak.