Itxi

Ekosfera

Udako berotasuna negurako gordetzen ikasiko dugu igandean

Bilboko eraikin zaharberritu batean udako eguzkiaz berotuko dira neguan (proiektua ezagutuko dugu), eta Aramaiora ere joango gara, argindarra banatzeko eta saltzeko sare publikoa baitute bertan.

Bilboko eraikin zaharberritu batean, udako eguzkiaz berotuko dira neguan. Horretarako, beroa metatzeko, 200 metro kuboko ontzi bat prestatzen ari dira. Hantxe gordeko da udan eguzki-kolektoreek bildutako berotasuna. Tecnaliak darama proiektua, eta horretan ari da Maider Epelde.

Aramaion, berriz, argindarra banatzeko eta saltzeko sare publikoa, herriarena, daukate. Horrek gertuagoko zerbitzua emateko aukera ematen dio herriari, eta energia berriztagarriak erabiltzeko bidea ari dira ikertzen. Idoia Beitia zinegotziak emango dizkigu xehetasunak.