Ekosfera
Etxea pelletez berotzen eta erregai-pila ikertzen
Igandean, 08:30ean, Eneritzekin hitz egingo dute 'Ekosfera'n. Etxe berria egiterakoan modu berdean berotu nahi zuela erabaki zuen; pelletez dabilen galdara ipini zuen. Bere esperientzia kontatuko du.
Eneritzek etxe berria egin behar zuela eta modu berdean berotu nahi zuela erabaki zuen. Pelletez dabilen galdara ipini zuen etxea eta ura berotzeko. Bere esperientziaren berri emango du igandean, 08:30ean, 'Ekosfera' saioan.
Oihana Sanz kimikaria, berriz, erregai-pilarentzako hidrogeno hornidura nola hobetu ikertzen ari da. Mikroerreaktore bat prestatu behar izan dute eraginkortasuna hobetzeko. Nola egin duten kontatuko du.