Ekosfera
Tximinietako eta industriako berotasuna berreskuratzen
Igandean, 08:30ean, Urkean XXI enpresako Ibai Basaurirekin hitz egingo dute, eta Tecnalia ikerkuntza zentroa galtzen den berotik argindar gehiago ateratzeko egiten ari den proiektuaz ere arituko dira.
Igande honetan, 'Ekosfera' saioan, tximinietako eta industriako berotasuna berreskuratzeko ekipamenduez eta proiektuez hitz egingo dute. Etxe askotako tximinia, beheko su eta abarretik, askoz energia gehiago atera daiteke, eta horretarako ekipamendu berria asmatu du Urkean XXI enpresak. Ibai Basaurirekin hitz egingo du Jokin Aldazabalek horren inguruan.
Tecnalia ikerkuntza zentroak lau urteko proiektua abiatu du industrian eta altzairugintzan alferrik galtzen den beroaz argindar gehiago ateratzeko moduak aztertzeko. Ane Irazustabarrena hartuko du Aldazabalek horretaz hitz egiteko.