Itxi

Ekosfera

Merkataritza eta inbertsio akordio transatlantikoa (TTIP)

Igandean 8:30ean Ekosferan Laura Gonzalez de Txabarri ELA sindikatu Nazioarteko arduradunak emango ditu TTIP edo TAFTA akordioaren gaineko azalpenak.

Joan den urtetik hona, nahikoa isilpean ari da negoziatzen TTIP edo TAFTA siglaz ezagutzen den akordioa. Bada dioenik enplegua eta aberastasuna sortuko duela, baina bada dioenik ongizate estatua desegingo duela Europan eta botere erabatekoa emango diola kapitalari. Laura Gonzalez de Txabarri, ELA sindikatuko Nazioarteko arduradunak emango dizkigu azalpenak.

Bestalde, Kristina Zuzaz argindar-potentziaz ariko zaigu eta Arantxa Txintxurreta erle-liztorrez.