ekosfera
Nekazaritza hondakinak energia eta ongarri iturri igandean 'Ekosfera'n
Ekonek enpresako Aritz Lekuona ingeniariarekin hitz egingo du Jokin Aldazabalek, eta Kristina Zuza eta Arantxa Txintxurreta ere programan egongo dira.
Neiker-Tecnaliak planta pilotua eraiki du biogasaren hondakinetatik ongarria egiteko. Hartziduratik biogasa eskura daiteke, eta geratzen den digestatoa lehortu eta ongarri baliotsua lortzen da. Ekonek enpresako Aritz Lekuona ingeniariak eman dizkigu azalpenak.
Kristina Zuzak uraren analogia aukeratu du argindarraren tentsioa eta intentsitatea azaltzeko, eta Arantxa Txintxurretak lehenengo aldizkari zientifikoaren berri emango digu.