Itxi

Ekosfera

Mutrikuko olatuen zentrala hizpide, igandean, "Ekosfera" saioan

Olatz Ajuria teknikariak Mutrikuko olatuen zentralaz hitz egingo du programan, eta orain arteko esperientzia zer-nolakoa izan den kontatuko du igandean, 08:30ean, 'Ekosfera'n.

Energiaren Euskal Erakundeak Mutrikun kudeatzen duen zentralaz ariko gara igande honetan. Olatz Ajuria teknikariak kontatuko digu zentral horren berri eta orain arteko esperientzia zer moduzkoa izan den. Itsasoaren enbatari eutsi dio zentralak, eta horri esker asko ari dira ikasten itsas energiari buruz.

Presiozko eltzearen termodinamikaz ariko zaigu Kristina Zuza, eta Arantxa Txintxurretak, espezieak babesteko hartzen diren neurriak hizpide, horretarako baldintzak aletuko dizkigu.