Ekosfera
Zura, soinua eta migrazioak igandean Ekosferan
Xabier Perez de Arenaza HABICeko arkitektoa, Kristina Zuza fisikaria eta Arantxa Txintxurreta gonbidatu, igande honetan, 08:30ean, 'Ekosfera'n.
Euskal Herrian badugu eraikuntza material egokia, bertakoa eta jasangarria: zura. Horren inguruan bildutako enpresa sorta da HABIC. Bertako arkitektoak, Xabier Perez de Arenazak, adieraziko digu zein den elkartearen lana.
Kristina Zuzak soinuaren fisika hurbilduko digu, eta Arantxa Txintxurretak animaliek egiten dituzten bidaia miresgarriak kontatuko dizkigu. Hegaztiek ez ezik, aingirek ere egiten dituzte halakoak.