Ekosfera
Espainiako argindar-sektorea benetan zuzentzeko proposamenak
Jorge Morales de Labra adituak eginiko proposamenak: Autokontsumoaren alde, energia berriztagarriak behar bezala ordaintzearen alde, bono soziala zehaztearen alde eta faktura argitzearen alde.
Askotan kritikatu, eta gogor kritikatu, izan du Espainiako sektore elektrikoa, Jorge Morales de Labra adituak. Oraingo honetan, ordea, ingeniari honek ekin dio proposamenak egiteari, nahiz aitortu askoz lan zailagoa dela. Hauteskunde urtea izanik, proposamenak egin nahi izan ditu ea alderdiek jaso nahi ote dituzten bere programetan. Autokontsumoaren alde, energia berriztagarriak behar bezala ordaintzearen alde, bono soziala zehaztearen alde eta faktura argitzearen alde ageri da Morales jauna.
Haseran zerrenda egin digu eta gero xeheago azaldu. Edozein irakurketa-maila da interesgarria. Hala gertatuko zaizula espero dugu.