Itxi

Zipriztinak

Azalera eta bolumena

Zenbat eta azal-azalera handiagoa, orduan eta bero gehiago galtzen du gorputzak; bolumena zenbat eta handiagoa, orduan eta bero gehiago sortzen dugu bizidunok. Azalpena, Arantxa Txintxurretak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Berdin egiten al duzu lo neguan eta udan? Pijama bera erabiltzen duzu? Galtzerdiak ipintzen dituzu udan? Uzkurtuta, zure gorputzarekiko kiribilduta egiten duzu lo neguan?

Hotz garenean, gorputzak kiribildu ohi ditugu, eta bero garenean, berriz, ongi luzatu. Izan ere, azaletik beroa galtzen dugu, eta udan oso ongi datorkigu hori, baina, neguan, beroa gorputz barruan nahi izaten dugu!

Zenbat eta azal-azalera handiagoa, orduan eta bero gehiago galtzen du gorputzak. Eta, bolumena zenbat eta handiagoa, orduan eta bero gehiago sortzen dugu bizidunok.

Hau da, printzipioz, animalia txikiak azkarrago hozten dira, bolumen txikia izanik, azalera handia dutelako. Teorian, neguan, animalia txikiek gorriak ikusi beharko lituzkete; eta uda beroan, animalia handiek izango lituzkete arazoak bero zaparekin, azalera txikia eta bolumen handia izateagatik.

Hori, teorian, bkoitzak bere estrategiak dituelako, hotzari eta beroari aurre egiteko. Ni, adibidez, neguan, pilota bihurtzen naiz, gauez.

Odol beroko animalia txikiek, bero asko galtzen dute azaletik, eta galdutako energia hori berreskuratzeko asko jan behar dute. Elefanteek, ordea, azalera txikia dute euren bolumenarekiko eta, beraz, arazoak dituzte sortzen duten bero guztia kanporatzeko. Egosi ez daitezen, belarri zabal horiek oso ongi etortzen zaizkie, bertatik beroa irteten uzteko. Lurralde hotzagoan biziko balira, elefanteek saguen belarriak izango lituzkete, seguru nago!

Informa zaitezte Allen-en arauaren gainean; eta Bergman-en araua ere oso interesgarria da, bolumenaren eta azaleraren arteko erlazioak bizidunetan duen eragina ezagutzeko. Erlazioa matematikoki nola azaltzen den jakin nahi baduzu, ordea, galdetu Kristina Zuzari, hark ederki azalduko dizu eta!

Epeletik ibili.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)