Itxi

Ekologia zipriztinak

Baldintzatutako osasuna

Arantxa Txintxurretak osasunaren ikuspegi sozialari buruzko zipriztina ekarri digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Osasunaren ikuspegi soziala hizpide hartuta etorri zaigu Arantxa Txintxurreta, 'Ekosfera' saioko ''Ekologia zipriztinak'' atalean:

Zenbat bizi gara? Euskal Herriko emakumeak 86 urte inguru (86,4), eta gizonezkoak ia 80 urte (79,5). Baina, “zenbat bizi gara” galdetzean, derrigorrez erantzun behar da, non. Izan ere, haur batek bizitzeko duen itxaropena oso bestelakoa da jaio den tokiaren arabera. Japonen , Suedian edo Euskal Herrian, 80 urte baino gehiago bizitzeko itxaropena izan dezake haur horrek; Brasilen jaio bada, 72 urte; Indian, 63; eta Afrikako herrialderen batean jaio bada, haur horrek esperantza gutxi du, 50 urte baino luzeago bizitzeko.

Herrialde baten barruan ere bizi-itxaropen desberdina izango dute, toki desberdinetan jaiotako haurrek. Hau da, Euskal Herrian jaio garen guztiok ez dugu bizi-itxaropen berdina, non jaio garenaren arabera.

Pobreetan pobreenek dute luze bizitzeko itxaropen gutxien. Zenbat eta egoera sozioekonomiko txikiagoa, orduan eta okerragoa da osasun egoera. Erregela hori, mundu osoan betetzen dela ematen du.

Zergatik gertatzen da hori? Pertsonak inguru fisiko eta sozial jakin batean jaio gara, hazten gara, bizi gara, lan egiten dugu eta zahartu egiten gara. Inguruaren ezagurriek gure osasuna baldintzatzen dute, bizitza osoan zehar. Inguru jakin horretako osasun sistemak ere, badu zerikusirik. Eta ezaugarri horiek, era berean, zerak baldintzatzen ditu: dirua, boterea eta baliabideak nola banatzen diren, bai munduan, bai nazio baten barruan, eta baita herrian bertan ere. Politikak, beraz, berebiziko garrantzia du osasunaren berdintasunean, eta desberdintasunean.

Hala izanik, osasunean dauden desorekak, ekidin daitezke. Biztanleen baldintzak hobetuz; boterearen, diruaren eta baliabideen banaketa orekatuz, eta gizartea heziz (Munduko Osasun Erakundeko Gizarte Desberdintasunerako Komisioak esaten du hori).

Gaurkoan osasunaren ikuspegi soziala ekarri nahi izan dut ekologiaren txoko honetara, garapen burutsu eta jasangarrirako giltzarrietako bat delakoan.

Ahalik eta zoriontsuen bizi, entzule.

bizi, entzule.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)