Itxi

Euskadi Irratian

Orona Berrikuntzaren Hiria aztergai 'Ekosfera'n

Orona Berrikuntzaren Hiria ari da eraikitzen Miramongo parke-zabalkundean eta MIBAk pentsuen aztarna ekologikoa kalkulatu du.

Orona Kooperatibak aurrera egin behar du teknologi-berrikuntzan eta horregatik ari da eraikuntza berri eta berritzailea jasotzen Donostian. Xavier Barrutieta arkitektoarekin mintzatu gara.

Orona IDEOk berrikuntza ekarriko du hasieeratik bertatik, hiritarren arteko elkargune izango da eta aldi berean, teknologia berrien frogagune. Energia berriztagarriek, efizientziak, ikerketak hartuko dute leku nagusia.

MIBA Markinako kooperatibak, bere aldetik, bertako pentsuen aztarna ekologikoa kalkulatu du FACTOR CO2 enpresaren laguntzaz. Lehengaietan eta haien ongarrietan dago arrasto horren iturria.

MIBA pentsu kooperatibak argi ikusi du ongarri kimikoek eragiten dutela arrasto ekologiko nagusia. Gari, garagar eta artoa sortzeko ongarri kimikoa erabiltzen da eta haien produkzioak behar du energia kopuru handia. Gerora modu jasangarriagoan sortutako lehengaiak eskuratu beharko dira, baina txalotzekoa da MIBAk gaur egun gauzak zertan dauden argitzeko egindako
lana.

Orona Kooperatibak aurrera egin behar du teknologi-berrikuntzan eta horregatik ari da eraikuntza berri eta berritzailea jasotzen Donostian. Xavier Barrutieta arkitektoarekin mintzatu gara. Orona IDEOk berrikuntza ekarriko du hasieeratik bertatik, hiritarren arteko elkargune izango da eta aldi berean, teknologia berrien frogagune. Energia berriztagarriek, efizientziak, ikerketak hartuko dute leku nagusia. MIBA Markinako kooperatibak, bere aldetik, bertako pentsuen aztarna ekologikoa kalkulatu du FACTOR CO2 enpresaren laguntzaz. Lehengaietan eta haien ongarrietan dago arrasto horren iturria.MIBA pentsu kooperatibak argi ikusi du ongarri kimikoek eragiten dutela arrasto ekologiko nagusia. Gari, garagar eta artoa sortzeko ongarri kimikoa erabiltzen da eta haien produkzioak behar du energia kopuru handia. Gerora modu jasangarriagoan sortutako lehengaiak eskuratu beharko dira, baina txalotzekoa da MIBAk gaur egun gauzak zertan dauden argitzeko egindakolana.