Itxi

Asteazkenean

Trafiko Zuzendaritzako aztertzaileak eta Txiki Muñoz, 'Faktoria'n

G.U.

Gainera, Maialen Lujanbioren sinadura ere izango da Maite Artolak gidatzen duen tartean. Bestalde, 'Nao Victoria' ontzia Ondarroara iritsiko den unearen lekuko izango da Manu Etxezorturen lantaldea.

Trafiko zuzendaritzako aztertzaileen grebari buruzko kronika eta Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusiari egindako elkarrizketa izango dira asteazken honetako 'Faktoria' irratsaioko gai nagusiak. Gainera, Nao Victoria ontzia Ondarroara iritsiko den unearen lekuko ere izango da saioa.

08:00etan hasiko da saioa Maite Artolaren gidaritzapean. Asteazkenero legez, 08:30 aldera, Eguzki Urteaga, Hedoi Etxarte eta Mikel Aramendi izango dira solaskideak. 09:00etan, Txiki Muñoz, ELA sindikatuaren idazkari nagusia elkarrizketatuko du Artolak, eta, 09:30ean, berriz, Trafiko Zuzendaritzako aztertzaileen grebari helduko dio, Gipuzkoa eta Bizkaiko autoeskoletako ordezkariekin osatutako kronikarekin.

Ondoren, ekonomia izango da nagusi Lander Belokiren eta Xabier Alkortaren tartean, inbertsio funtsez ariko baitira bi adituak. Azkenik, saioaren azken minutuetan, Maialen Lujanbio bertsolariak jarriko dio sinadura egunari.

Albistegiaren ostean, magazina jarriko du martxan, 10:00etan, Manu Etxezortuk. Santi Leoneren asteazkeneroko tartearen ondoren, Ondarroara begira jarriko dira, Amaia Artetxeren eskutik. Eguerdian iritsiko da bertara Nao Victoria, munduari bira eman zion Elkanoren ontzia. Sevillako Kontratazio Etxeak konfiskatu zion arte, Ondarroako armadore batena izan zen itsasontzia, eta herrian bertan eraiki zutela uste da. Iritsieraren lekuko izango da Artetxe.

11:00etan, berriz, Jose Inazio Iruretagoiena elkarrizketatuko du Etxezortuk. 12 urterekin hasi zen Irungo Bidasoa institutuan, eta bertako ikasle, irakasle eta zuzendari izan da azken 58 urteotan. Institutuarekin izan duen loturaz eta Lanbide Heziketaren etorkizunaz hitz egingo du berak. 11:30ean, Esther Moyuaren liburu gomendioaren ondoren, Errigora kanpainaren berri emango du Peru Aranburuk, Erriberako ekoizle euskaltzaleen produktuz osatutako kanpaina martxan baita berriz ere.

12:00etan, Lander Arretxea, Kepa Matxain eta Unai Gaztelumendi sartuko dira Euskadi Irratiko estudioan, Hiru Damatxo ideia faktoriaren berri ematera, eta, azkenik, Imanol Ituiñoren magia tartea izango da, saioaren amaiera aldera.

amaiera aldera.