Ostiralean
Xabi Paya (Donostia 2016) eta Eneko Iartza piraguista, 'Faktoria'n
G.U.
Iñigo Alustizak Donostia 2016ko kultur zuzendaria elkarrizketatuko du. Manu Etxezortuk, bestalde, Eneko Iartza muturreko piraguistarekin hitz egingo du.
Ostiral honetan, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan, Xabi Paya, Donostia 2016 proiektuaren kultur zuzendaria, elkarrizketatuko du Iñigo Alustizak. Bestalde, Manu Etxezortuk Eneko Iartza muturreko piragusta ezagutuko du.
8:00etan hasiko da saioa, Iñigo Alustizaren gidaritzapean. 8:30ean, Jon Sarasua eta Garbiñe Ubeda pentsalariak arituko dira solasean, eta, ondoren, Xabi Paya, Donostia 2016 proiektuaren kultur zuzendaria elkarrizketatuko du Alustizak. 9:00etan, Iñaki Garciuño CEBEKeko presidentearekin hitz egingo du, eta 9:40 aldera, alkateen solasaldia izango da.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Enrike Amilibia ezagutuko du lehen-lehenik. Down sindromea du berak, eta bere bizitzako egun bat nolakoa den erakutsiko du. 10:30ean, Urdaibai Bird Center-eko Edorta Unamunoren bisita jasoko du, ostiralero legez.
11:00etan, berriz, BIME jaialdiaren nondik norakoez hitz egingo du Ainhoa Urretabizkaia Gaztea irratiko lankideak. Horren ostean, Eneko Iartzarekin, muturreko piraguismoa egiten duen kirolariarekin arituko da berriketan. Lehenago inork jaitsi gabeko errekak jaitsi izan ditu, eta ikastaroak ematen aritzen da munduan zehar. 11:30ean, Tania Arriagaren asteroko bisitaren ondoren, Dardary taldea ezaguteko aukera izango du. Iban Bengoak, eta Maitane eta Eider bere alabak osatzen dute, Txabeli Sierrarekin, neskatoen musika irakaslearekin, batera.