Astelehenean
Iñigo Urkullu lehendakaria, 'Faktoria' saioan
G.U.
Lehendakaritzatik zuzenean egingo dute saioa astelehenean, eta, 09:00etatik aurrera, Maite Artolaren galderei erantzungo die lehendakariak.
Astelehen honetan, Iñigo Urkullu lehendakaria izango da 'Faktoria' saioko elkarrizketatu nagusia. Maite Artolak Lehendakaritzatik egingo du saioa, zuzenean, 09:00etatik aurrera, lehendakariarekin egungo egoera politiko, ekonomiko eta sozialaz hitz egiteko.
08:00etan hasiko da saioa, Maite Artola gidari, eta 08:30ean, solasaldian, Kataluniako Parlamentuan egingo duten osoko bilkuraz arituko da Martin Aranburu CATDEM fundazioko kidearekin, Joseba Arrutirekin eta Xabier Lekuonarekin. 09:00etan, esan bezala, lehendakariak Artolaren galderei erantzungo die luze eta zabal.
09:40an, berriz, Maite Arroitajauregi 'Mursego'ren musika aukeraketa izango da entzungai, eta 09:45ean, esklerosi anizkoitzari buruzko 'Mila aurpegi' erakusketaz arituko da Mikel Lazkano Eskleroski Anizkoitzaren elkarteko kidearekin. Donostiako Aquariumen dago ikusgai erakusketa, eta bertatik sartuko da zuzenean Oihane Yustos.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Truke.eu ekimenaren berri emango du Teresa Salak. 10:30ean, Martin Garziandia Gasteizko sindikoa arituko da; aste honetan, Arabako hiriburuko mugigarritasuna izango du hizpide. 11:30ean, Euskal Herriko Barne Produktu Gordinari buruzko erreportajea emango dute. Sektore bakoitzaren pisua aztertuko dute, eta lurralde bakoitzaren ezaugarriak eta bitxikeriak aipatuko dituzte, adituen laguntzarekin.
12:15ean, berriz, Oier Madariagarekin hitz egingo du Etxezortuk. Bartzelonako musikaletan lan egiten duen aktore bermeotarra Broadway Spain sarietarako izendatuta egon zen, eta 'Una Ronda' antzezlanean murgilduta dabil orain. Bere esperientzia kontatuko du.