Ostiralean
Ainhoa Etxaide eta Ez Dok Amaitu jaialdia, 'Faktoria'n
G.U.
LABeko idazkari nagusia elkarrizketatuko du Maite Artolak. Manu Etxezortuk, berriz, Ez Dok Amaitu kultur mugimendua aurkezteko larunbatean egingo duten jaialdia izango du hizpide.
Ainhoa Etxaide eta Ez Dok Amaitu jaialdia izango dira ostiral honetako 'Faktoria' saioaren ardatzak. LABeko idazkari nagusia elkarrizketatuko du Maite Artolak. Bestalde, Manu Etxezortuk Ez Dok Amaitu kultur mugimenduko bi ordezkarirekin hitz egingo du. Mugimendua aurkezteko larunbatean egingo duten jaialdiaz arituko dira.
8:00etan hasiko da saioa, Maite Artolaren gidaritzapean. 8:30ean, Garbiñe Ubeda eta Jon Sarasua pentsalariak memoriaz arituko da. 9:00etan, berriz, Ainhoa Etxaide, LAB sindikatuko idazkari nagusia elkarrizketatuko du Artolak. 9:30ean, berriz, ostiralero legez, alkateen solasaldia izango da, eta, gainera, SOS Arrazakeria elkarteko Anaitze Agirrerekin hitz egingo du 'Bizilagunak' programari buruz.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Jurdan Arretxe eta Unai Brea kazetariek asteko iritzi artikuluen errepasoa egingo dute lehen-lehenik. Ondoren, 10:30ean, asteroko deiari erantzungo dio Urdaibai Bird Center-eko Edorta Unamunok. 11:00etan, berriz, Ez Dok Amaitu jaialdia izango dute hizpide, Lide Hernandorekin eta Unai Pelayorekin. Larunbatean, jaialdia egingo dute kultur mugimendu berri hori aurkezteko, eta xehetasunak emango dituzte antolatzaileek.
11:30eko Tania Arriagaren asteroko tartearen ondoren, Amaia Arriagak Ermuko San Martin azokaz hitz egingo du. Gainera, Baskelinkeko Leire Agirrezabala ere, astero bezala, proposamen bat besapen duela izango dute 'Faktoria'n.
ria'n.