Itxi

Astelehenean

Mikel Zabaltzaren arrebak, eta Paul Bilbao, 'Faktoria'n

G.U.

Desagertu eta hilda aurkitu zutela 30 urte beteko dira, eta Idoia eta Lurdes Zabaltzarekin hitz egingo du Maite Artolak. Etxezortuk, berriz, Kontseiluko idazkari nagusia elkarrizketatuko du.

Astelehen honetan, Mikel Zabaltzaren arrebak, eta Paul Bilbao izango dira 'Faktoria' irratsaioko gonbidatu nagusiak. Maite Artolak Idoia eta Lurdes Zabaltzarekin hitz egingo du, euren anaia desagertu eta hilda aurkitu zutela 30 urte betetzear direla. Etxezortuk, berriz, Kontseiluko idazkari nagusia elkarrizketatuko du.

8:00etan hasiko da saioa, Maite Artolaren gidaritzapean. Lehen-lehenik, Nico Cuenca ekonomilariarekin hitz egingo dute, asteko albiste ekonomikoaz. 8:30ean, Joseba Arruti, Xabier Lekuona eta Felipe Juaristi solaskideak arituko dira, eta Gorka Knörrekin ere hitz egingo dute. 9:15 aldera, Argia aldizkariaren diseinu berria izango dute hizpide Estitxu Eizagirre zuzendariarekin.

9:30ean, Maite Arroitajauregi 'Mursego'ren musika aukeraketa izango da entzungai, eta, berehala, Idoia eta Lurdes Zabaltza izango ditu gonbidatu Artolak, Mikel Zabaltza anaia desagertu eta hilda agertu zela 30 urte betetzear baitira.

10:00etan, Manu Etxezotuk hartuko du lekukoa. Paul Bilbao izango da lehen gobidatua. Kontseiluko idazkari nagusia Europako Parlamentuan izan zen aurreko astean, Donostia 2016 ekimenaren barruan antolatuko duten "Hizkuntza aniztasunaren goi bilera" aurkezten. Horren berri ematen izango da 'Faktoria'n.

10:30ean, Martin Gartziandia Gasteizko sindikoaren asteroko tartea izango da, eta 11:00etan, berriz, kirol solasaldia, Beñat Zarrabeitiarekin eta Andoni Urbistondorekin. 11:30ean, Debagoieneko bi mutil elkarrizketatuko ditu Etxezortuk. Poloniara sidekar baten bila joan ziren, eta itzulera sidekar horretan egin zuten. Euren esperientziaren berri ematen izango dira. 12:00etan, gainera, Oihane Txokarrorekin hitz egingo dute. Minbizia duten haurrentzat panpin burusoilak atera dituzte, eta ekimen horren berri emango du.