Itxi

Anjel Lertxundi

'Zu', Anjel Lertxundiren lanik autobiografikoena

B.F | EITB.EUS

EiTB

Idazleak eleberriaren idazkuntzan igarotako une berezienak gogora ekarri ditu 'Faktoria' saioan.

Emaztearen pankrea minbiziaren diagnostikoarekin batera, Anjel Lertxundik ‘Zu’ eleberriaren idazkuntza-prozesuko lehen urratsak eman zituen 2012an. Idazleak ‘Faktoria’n adierazi duen moduan, berri txarrak eragindako mina arintzeko asmoz idatzitako testuetan oinarritutako eleberria da ‘Zu’.

Idazkuntza-prozesuan bi fase ezberdindu ditu Lertxundik saioan egindako elkarrizketan. Emaztearen minbiziaren diagnostikoarekin batera idatzitako testuek osatzen dute liburuaren oinarria eta, bigarren urrats gisa, erreferente ezberdinen laguntzarekin osatutako istorio literarioaren sorkuntza nabarmentzen du idazleak. Erreferenteen artean, aurretik ezagutzen ez zituen idazleez gain, Thomas Mannen ‘Mendi magikoa’ liburuak izandako garrantzia aipatzen du. Mannen eleberria “gaitzaren liburua” bezala definitzen du Lertxundik, emaztea eta bere arteko harremanean obrak duen garrantziaz mintzatzean.

Anjel Lertxundiren lanik autobiografikoena da ‘Zu’. Berak saioan adierazi duenez, tramaren ehuneko portzentaje altu bat benetako gertakizunetan dago oinarrituta eta obsesio propioak bilakatu diren egoera fikzionatuekin bete ditu gehiegizko errealismoak uzten zituen hutsuneak. Obsesiotzat dituen gai horietako bat heriotza da. Gizakiok heriotzaren aurrean hartzen dugun jarreraz idatzi ahal izatea aukera paregabea iruditu zaio Lertxundiri. Bere ustez, iraganean ez bezala, gaur egungo gizarteak heriotzarekin zerikusia duen guztia estaltzeko joera bortitza du eta horrekin lan egiteko aukera izan du ‘Zu’ eleberriaren bitartez.

iaren bitartez.

Audioak (1)