Itxi

Koldo Almandoz. Zinea

'Bitxia da Cannes bezalako jaialdi batek Loachen filma saritzea'

Koldo Almandozek Cannes-en urrezko palmondoa eskuratu duen Ken Loach britainiarraren lan berriaren irakurketa egin digu. "I Daniel Blake" da

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Koldo Almandoz zinemagilea 'Faktoria' saioan izan da asteartero bezala. Gaurkoan, Cannesen urrezko palmondoa eskuratu duen Ken Loach britainiarraren lan berriaren azterketa egin du. I Daniel Blake da film saritua.

Loachek bigarren aldiz eskuratu du Cannes jaialdiko urrezko palmondoa, inoiz gutxitan gertatzen dena. Zehazki, sei zine zuzendarik bakarrik eskuratu dituzte bi palmondo. Ken Loachek gizarte bazterketari eutsi dio berriz ere I Daniel Blake filman. Loachek zine soziala eta politikoa lantzen ditu eta Koldo Almandoz zinegileak bere harridura adierazi du Cannes jaialdiak Ken Loach-ena bezalako filma saritzeagatik.

Albisteak (1)

Audioak (1)