Itxi

Politika

Urizar: 'Zabalarena errespetuz hartu beharreko erabakia da'

B.F.

EiTB

Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkidea izan dugu gonbidatu gaurko 'Faktoria'n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkidea izan dugu gonbidatu gaurko elkarrizketa politikoen tartean. Ekaineko hauteskundeen ondorioez eta Pili Zabalaren aukeraketaz aritu da, besteak beste.

Urizarren ustez, Pili Zabalaren izendapena, zalantzarik gabe, “errespetuz hartu beharreko” berria da. Hauteskundeek utzitako egoera argitzeko balio izan duela esan du legebiltzarkideak. Gainera, biktimen errekonozimenduaren alorrean, beste etapa batean sartzen ari garenaren seinale dela esan du Urizarrek.  Bere hitzetan, biktimak “ez dira batenak edo bestearenak”, eta “gatazka hori gainditzeko pauso bat” iruditzen zaio Urizarri Pili Zabalaren aukeraketa.

Ekaineko hauteskundeen balorazioan sartuta, ondorio nagusia batera heldu direla esan du ‘Faktoria’n: “botoak bakoitzarenak dira, partikularrak, eta perspektiba horrekin jokatu behar da beti.” Aldaketa ematekotan, Katalunian eta Euskal Herrian gauzatu beharreko zerbait dela gaineratu du EH Bilduko legebiltzarkideak.

ebiltzarkideak.

Albisteak (1)

Audioak (1)