''Txiki'' Muñoz. ELA
"Hauteskunderik gabe ere ELA eta LABek egingo genukeen manifestazioa"
Adolfo Txiki Muñoz 'Faktoria'n elkarrizketatu du Maite Artolak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Adolfo Txiki Muñoz ELAko Idazkaria 'Faktoria' saioan izan da, Maite Artolarekin solasean. Haren esanetan, hauteskunderik gabe ere egingo zuketen manifestazioa ELAk eta LABek: "Eusko Jaurlaritzak gehiengo sindikalaren kontra zein jarrera bortitza izan duen salatu nahi genuen. Hauteskundeak izan ez balira ere gauza bera egingo genukeen".
Bestalde, nabarmendu du ELA ez dagoela elkarrizketa sozialaren mahaian, elkarrizketa sozialik ez dagoelako. Izan ere, "ELAri interesatzen zaizkion gaiak, fiskalitatearen inguruko eztabaida, adibidez, ez dira kontuan hartzen bertan".
Gainera, Eusko Jaurlaritza berriaren politikan aldaketarik ez du espero Muñozek, eta Madrilen erabakitako politika neoliberalen jarraipena izango dela uste du. ELAko buruzagiak salatu du Jaurlaritzak ez duela borondaterik haren ardurapean diren lan hitzarmenak negoziatzeko, ezta euskal gehiengo sindikala baztertzen ari dela ere.
ari dela ere.