Jaurlaritzak 80 urte
Duintasunaren kronika
Jose Antonio Rodriguez Ranz historialaria, demokrazia garaiko 5 Lehendakarien testigantzak eta Lehen Jaurlaritzako kide izan zirenen ondorengoen oroitzapenak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrena hizpide izan dugu 'Faktoria' saioan. Hasteko, Lehen Eusko Jaurlaritza Bilbon 1936-1937. Euzko lur gainean zutunik liburuaren koordinatzailea izan da J.A. Rodriguez Ranz historialaria. Berak azaldu digu 'Faktoria'n zer lehen egin zuen gerra garaian sortutako Jaurlaritza hark. Euskal Herrian lehenbizi, eta herbestean, gero.
Bestalde, Karlos Garaikoetxeari, Jose Antonio Ardanzari, Juan Jose Ibarretxeri, Patxi Lopezi eta Iñigo Urkulluri, demokrazia garaiko bost lehendakariei, galdetu diegu Agirre lehendakariaz eta lehen Jaurlaritza hark utzitako ondare politikoaz.
Gainera, Lehen Jaurlaritzako kide izan zirenen senideengana ere arrimatu gara, Leizaola, Nardiz eta Landaburu sailburuen ondorengoena ere, garai hartatik zer gogoratzen duten galdetzera.
tzera.
tzera.