Urriak 14
Ibon Iparragirre presoaren ama, eta Juan Mari Aburto, 'Faktoria'n
EiTB
Euskal presoaren ama Donostiako estudioan izango da; Bilboko alkatea, berriz, Kolonbiatik arituko da. Gainera, Manaslun bizitako esperientzia gogorra kontatuko dute Edurne Arrizibita eta Amaia Lasak.
Ibon Iparragirre presoaren ama, eta Juan Mari Aburto izango dira ostiral honetako (urriak 14) elkarrizketatu nagusiak 'Faktoria' saioan. Bestalde, Edurne Arrizibita eta Amaia Lasa mendizaleek Manaslun bizi izan duten esperientzia kontatuko dute. Gainera, euskal aktoreen protestaren berri ere emango dugu.
7:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 8:00etan, Iñigo Alustizak hartuko du gidaritza, eta Nico Cuencaren ekonomia tartea izango da lehen-lehenik. Ondoren, solasaldian, Iñaki Galdos eta Nere Arruti izango ditugu.
9:00ak aldera, Angelita Burgoa izango da Donostiako estudioan, Ibon Iparragirre euskal presoaren ama. Ondoren, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea sartuko da Donostiatik. 'Albiste Faktoria' amaitzeko, alkateen solasaldia izango da; Sopelako Gontzal Hermosilla, Zumarragako Mikel Serrano, eta Azpeitiko Eneko Etxeberria arituko dira.
10:00etan, Manu Etxezortuk harko du saioaren lekukoa, magazinari atea zabaltzeko. Asteko titularren analisia egingo dute Jurdan Arretxe eta Mikel Garcia kazetariek. Kirol errepasoaren ondoren, berriz, Nafarroa Oinez jaiari buruz arituko gara Ana Galar koordinatzailearekin.
11:00etan, Urdaibai Bird Centerretik satruko da Edorta Unamuno, eta, ondoren, Manaslun izan duten istripuaz hitz egiten izango ditugu Edurne Arrizibita eta Amaia Lasa. 11:30en buelta horretan, Garbiñe Agiriano psikologoaren tartea izango dugu, eta, jarraian, euskal aktoreen protesta agiriari ere lekua egingo diogu. AISGE Fundazioaren txostenaren arabera, euskal artisten % 8k ez dute euren sektorean lan egiten. Estatu osoko batezbestekoaren aldean, 10 puntu handiagoa da portzentaje hori. Belen Cruz aktorearekin hitz egingo dugu gaiaz. 12:00ak baino lehen, pianoak Donostiako kaleetan jartzeko asmoaz arituko dira Iñar Sastre eta Ekai Txapartegi.
Azken orduan, Nagore Telleriak asteburuan 'Amarauna' saioan izango ditzuten edukien berri emango digu, Ane Muñozek Berlangaren La Vaquilla filmaz hitz egingo du, eta zinema karteldegiaren berri jasoko dugu, baita Emalegez egitasmoaz ere.
7:00etatik 13:00era, bat egin 'Faktoria' saioarekin, Euskadi Irratian.
skadi Irratian.skadi Irratian.