Angelita Burgoa
Ibon Iparragirre presoaren ama: "Espetxeak gaixotu du Ibon"
Angelita Burgoa, Ibon Iparragirre presoaren ama, elkarrizketatu dugu 'Faktoria' saioan. Haren esanetan, pedagogia egin beharra dago jendea jabetzeko giza eskubideak ideologiaren gainetik daudela.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ibon Iparragirre Alcala Meco kartzelan dago preso. Ia 300 urteko kartzelaldia ezarri zioten ETAko kide izateagatik, eta hainbat atentatutan parte hartzeagatik. Hiesa du, eta gaixotasunak burmuinari egin dio kalte. 'Faktoria' saioan hitz egin du haren amak, Angelita Burgoak, eta kartzelan sartu zenean birusa bazuela baina gaitza garatu gabe zuela nabarmendu du: "Espetxeak gaixotu du Ibon".
Ibon Iparragirreren amaren esanetan, defentsak izugarri jaitsi zaizkio espetxeratu zutenetik, eta entzefalopatia sortu zaio. Horren eraginez, ikusmen-arazoak eta buruko nahasmendua ditu.
2010ean kartzelatu zuten lehen aldiz. Espetxealdi arindua onartu zioten, eta, etxean zigorra betetzen ari zela, 2014an kartzelatu zuten berriz.
Bi aldiz eskatu du familiak espetxealdia arintzea, eta bietan ukatu diote. Salaketa Nazio Batuen Erakunderaino iritsi da, Maiatzeko Plazako Amak elkarteari esker, eta Torturaren Aurkako Batzordeak onartu du Ibon Iparragirreren kasua aztertzea.
Biharko (urriak 15), manifestazioa deitu du Sare plataformak "Gaixo larriak etxera" lelopean. Horren arabera, bertan babesa sentitzea garrantzitsua da, eta pedagogia egin beharra dago, jendea jabetzeko "giza eskubideak ideologiaren gainetik" daudela. Estatuan, baina, ez du eraginik, Sareren ustez, eta Jaurlaritzak ez du ahalmenik horretan, baina garbi hitz egiteko eskatu nahi diote bertan, elkarte horretako kideen hitzetan.
ideen hitzetan.