Itxi

Emankizun berria

Gastronomia eta dantza uztartuta, 'Harri Orri Ar' ikuskizunean

Harri Orri Ar ikuskizuna zer den azaldu digute Fernando Saenz de Ugarte Dantzaz-eko zuzendariak eta Beñat Gereka Fleischmann Cooking Groupeko komunikazio arduradunak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Danimarkan estreinatuko du Dantzaz konpainiak Harri Orri Ar, euskal joko ezaguneko hitz jokoa izenburu duen ikuskizuna. Ikuskizun berriak dantza eta gastronomia uztartuko ditu, eta 'Faktoria'n xehetasunak ezagutu nahi izan ditugu.

Dantzaz konpainiakoek jo zuten Fleischmann sukaldari taldera elkarlana eskainiz. "Enrique Fleischmann sukaldariari bota genion erronka: Atrezzoak eta jantziak jangarriak izatea lortzea", azaldu du Fernando Saez de Ugarte Dantzaz konpainiako zuzendariak. Ez da lan erraza izan, baina, bai, interesgarria. "Bisualki efektua sortzeaz gain, zaporea dute jantzi eta atrezzoek" azpimarratu du Beñat Gereka sukaldari taldekoak. Ikuskizun berritzaile hau Danimarkan aurkeztuko dute, mintegi batean.

mintegi batean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)