Itxi

Urriak 20

Eguiguren eta Etxeberria, 'Faktoria'n, ETAren su-etenaren 5. urtemugan

ETAk alde bakarreko su-eten mugagabea iragarri zuen 2011ko urriaren 20an. 5. urteurrenean, PSEko jesus Eguiguren eta Sortuko Rufi Etxeberria elkarrizketatuko ditu Maite Artolak.

2011ko urriaren 20an, ETAk alde su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria iragarri zuen. Bosgarren urteurrena izango du ardatz ostegun honetan 'Faktoria' saioak.

7:00etan hasiko da emankizuna eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 8:00etan, Maite Artolak hartuko du lekukoa. ETAren su-etenari buruzko erreportajea emango dugu, eta, 8:30aldera, solasaldian arituko dira Bingen Zupiria kazetaria, Eguzki Urteaga soziologoa eta Iñaki Petxarroman kazetaria. Ondoren, Jesus Eguiguren PSEko ordezkaria elkarrizketatuko du Maite Artolak, su-etenaren bosgarren urteurrenaren haritik.

9:00etan, berriz, Rufi Etxeberriarekin arituko da solasean Artola, urtemuga esanguratsu hori nabarmentzeko. Gainera, 18 urteko gazteek ETAren su-etenari buruz zer dioten jakingo dugu, Tere Belokik egindako erreportajeari esker. Amaitzeko, Joxean Muñoz gazteria Kirol eta Kultura sailburuordea izango dugu gonbidatu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Tere Belokik gazteei egindako galdeketa sakonago entzunda hasiko da 'Magazina'ren tartea. Ondoren, asteko umore printza ekarriko digu Idoia Torregaraik. Joxe Mari Apaolazaren kirol aurrerapena eta Markos Zapiainen filosofia ikasgaia entzun eta gero, 11:00etan, Bilboko Materialteka ezagutuko dugu. Mikel Chamizok musika konposatzaile ezagun baten biografia ekarriko digu, eta Esther Moyuaren liburu gomendioa ere izango dugu.

12:00ak aldera, berriz, Izaro Andres musikari mallabiarrarekin jardungo gara hizketan. Gainera, 12:30en bueltan, Maysharekin ere egingo dugu bat.

7:00etatik 13:00era, martxan izango da gure 'Faktoria'.

oria'.

Informazio gehiago (2)