Itxi

Urriak 25

Harrera familiak, hizpide, astearteko 'Faktoria' saioan

Gainera, Ipar Euskal Herriko errepide bazterretako iragarki oholak kentzeko aginduaz ere hitz egingo dugu.

Harrera familiak eta Ipar Euskal Herriko errepide bazterretako iragarki oholak izango ditugu hizketa gai nagusi astearte honetako 'Faktoria'n.

7:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 8:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza, eta Niko Cuenca ekonomilariaren azalpenak izango ditugu lehen-lehenik. 8:30ean, solasaldian izango ditugu Joseba Arruti kazetaria, Laura Mintegi idazlea eta Mikel Aramendi analista.

9:00etan, berriz, harrera familiez arituko gara. Izan ere, Gipuzkoan harrema familien beharra dago, eta horri buruz hitz egitn izang ditugu Joxe Mari Lezana, familia harrera eta adopzioen arduraduna Gipuzkoan, eta Fermin Arruabarrena harrera familia bateko aita. Ordua amaitzeko, berriz, Eli Larrinagaren sinadura izango dugu.

10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, 'Faktoria Magazina' abiatzeko. Ipar Euskal Herriko errepide ertzetan iragarki oholak kentzeko agindua eman dut, eta Philippe Goietxerekin, departamentuko errepide arduradunarekin hitz egingo dugu erabaki horri buruz, baita kaltetuekin ere. Kirol aurrerapenaren ondoren, 'Ekosfera'ren leihoa zabalduko du Jokin Aldazabalek, Iñaki Usandizagaren laguntzaz, Arantzazuko harrobira jotzeko.

11:00etan, Kolonbiara joko dugu. ELNren eta Gobernuaren arteko negoziazioak hasiko diren astean, bertan bizi izan den Aritz Arano urnietarraren iritziak eta bizipenak ezagutuko ditugu. 11:30ean, Carlos Cidekin eta Xabier Amurizarekin, bizi garen etxearen historiaz arituko gara solasean. 12:00etan, berriz, 'Sukaldari Dema' izango dugu Pili Manterolarekin eta Igor Zalakainekin.

7:00etatik 13:00era, martxan izango da 'Faktoria.

toria.toria.

Informazio gehiago (2)