Kolonbia
Kafea: merkantziatik gourmetera
Aritz Arano urnietarra ezagutu dugu 'Faktoria'n: Kolonbian izan da hilabete luzez kafearen salmenta alternatiboan lanean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Bertako kafe ekoizleekin salmenta bide alternatiboak lantzen" aritu da Kolonbian Aritz Arano ,9 hilabetez. "Kafea merkantzia soila izan da orain arte; petrolioaren ondotik, munduan indarrik handiena izan duena, baina kalitatearen aldeko apustua eginda, nekazarien bizitza duintzen ahalegindu gara", esan digu 'Faktoria' saioan.
Ekuadorrekin mugan dagoen landa gune batean bizi izan da tarte horretan guztian, eta oso gertutik jarraitu ditu, beraz, Kolonbiako gobernuaren eta FARC gerrilaren ordezkarien arteko negoziaketak. Euskal Herria itzulita dago orain, eta aitortu digu galdeketaren ezezkoak "ezustean" harrapatu zuela: "nire hausnarketa eginda, esango nuke, hirietako ezezkoez gain, landa eremuan deskonfiantza handia egon dela lurraren arloko akordioarekiko; lehen ere sarritan hitz emandako puntu berak jasotzen dituelako akordioak".
ako akordioak".