Itxi

Urriak 27

Aitor Esteban eta Markel Irizar ostegunean, 'Faktoria'n

Maite Artolak elkarrizketatuko du EAJk Kongresuan duen bozeramaileak. Manu etxezortuk, berriz, Markel Irizar txirrindulariarekin hitz egingo du baikortasunaz.

Aitor Esteban, EAJk Madrilgo Diputatuen Kongresuan duen bozeramailea, eta Markel Irizar txirrindularia izango dira ostegun honetan, 'Faktoria' saioko elkarrizketatu nagusiak.

7:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 8:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza, eta Aitor Esteban diputatu jeltzalearekin hitz egingo du. 8:30ean, solasaldian izango dira Bingen Zupiria, Iñaki Petxarroman eta Nerea Azurmendi. Ondoren, Cristina Altuna UPNko bozeramailea elkarrizketatuko du. 9:30ean, Ibon Sarasolaren hizkuntza gomendioak entzungo ditugu, eta, ondoren, Aralarko mendi pistez arituko da Josu Oiartzabal artzainarekin eta Aloña Jauregi Landarlan talde ekologistako kidearekin.

10:00etan, Manu Etxezotuk hartuko du lekukoa, 'Faktoria Magazina' abiatzeko. Hasteko, Aritz Soduperekin hitz egingo du Bidasoaren ereserkia euskaratzeko leihaketaz. Ondoren, berriz, Idoia Torregaraik bere umore printza ekarriko digu. Kirol aurerrapenarekin eta Markos Zapiainen filosofia eskolarekin amaituko dugu ordua.

11:00etan, berriz, Markel Irizar txirrindulari oñatiarrarekin hitz egingo dugu baikortasunaren garrantziaz. Izan ere, Bai Euskarari ziurtagiriak antolatutako Enpresarean jardunaldiaren baitan, "Baikortasunaren garrantzia ekintzailetzan" hitzaldia emango du. Esther Moyuaren liburu gomendioaren ondoren,"Berdintasuna eta kontziliazioa" kongresuaz arituko zaigu Miren Elgarresta, Gipuzkoako Foru Aldundiko berdintasun zuzendaria.

12:00etan, Xabi Aburruzagaren bisita izango dugu, Keltik disko berria aurkezteko. Azkenik, 12:30 aldera, estetika ebakuntzez arituko da Olatz Altzelai, eta, jarraian, Imanol Ituiño magoaren tartea izango dugu.

7:00etatik 13:00era, martxan izango dugu 'Faktoria'.

oria'.

Informazio gehiago (2)