Itxi

Urriak 28

Laura Garrido, ostiraleko 'Faktoria'n

G.U.

EiTB

Maite Artolak elkarrizketatuko du PPko ordezkaria. Gainera, 'Errezil bizitzaz blai': abiadurarekiko zaletasun arriskutsua sahiesteko programa zertan datzan ezagutuko du Manu Etxezortuk.

Laura Garrido izango da ostegun honetako 'Faktoria' saioko gonbidatu nagusia. Maite Artolak egingo dio elkarrizketa, eta. bestalde, 'Errezil bizitzaz blai' ekimenaren berri izango du Manu Etxezortuk.

7:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 8:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza. 8:30ean, solasaldian izango dira Iñaki Galdos analista, Mikel Aramendi analista eta Felipe Juaristi idazle eta kazetaria. 9:00etan, berriz, Laura Garrido, Euskadiko PPko ordezkaria izango dugu gonbidatu, eta, ondoren, 9:30 aldera, alkateen solasaldia izango da Mikel Serranorekin (Zumarraga), Eneko Etxeberria (Azpeitia) eta Gontzal Hermosilla (Gasteiz).

10:00etan, Manu Etxezortuk hartu du gidaritza. Hasteko, asteko titularren analisia egingo du Jurdan Arretxe eta Mikel Garcia kazetariek. Kirol aurrerapenarekin eta Edorta Unamunok Urdaibai Bird Centerretik emandako azalpenekin iritsiko gara orduaren amaierara. 11:00etan, 'Errezil bizitzaz blai' ekimena ezagutuko dugu. Abiadurarekiko zaletasun arriskutsua saihesteko programa aintzindaria da, eta hiru gomendatuk emango digute haren berri: Lurdes Urrestarazuk (semea hil zitzaion), Nekane Zinkunegik (zinegotzia) eta Ana Elosegik (psikologoa). 11:30ean, gainera, Garbiñe Agiriano psikologoaren kontsulta zabalduko dugu.

Saioaren azken orduan, asteburuan 'Amarauna' saioan izango dituzten edukien berri ematera etorriko da Nagore Telleria. Bestalde, Ane Muñozen zinema gomendioa jasoko dugu, eta, halaber, DOKAn Kortxoenearen alde egingo duten jaialdiaz ere arituko gara.

7:00etatik 13:00ea, martxan izango dugu 'Faktoria'.

oria'.

Informazio gehiago (2)