Itxi

Bizitzaren amaieraz

Aldez aurreko borondateen agiria: bizitzaren amaieran zer nahi dugun

Juanjo Aurrekoetxea, mediku ikuskatzailearekin eta Marian Olearekin aritu gara, bizitza amaierarako zer nahi dugun eta zer ez zehazten duen agiria non eta nola egin ikasteko.                        

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hego Euskal Herrian, dagoeneko 20.000 pertsonka baino gehiagok egina dute hizkera arruntean "bizi testamentua" esaten den hori: aldez aurreko borondateen agiria. Emakumeak dira gehienak, eta Gipuzkoan dago une honetan eskaera gehien. 'Faktoria'n gai horri heldu diogu, Santu Guztien egunaren bezpera.

Hiru modutara egin daiteke: notario aurrean, 3 lekukorekin edo Osasun Sailak horretarako dituen bulegoetan. Agiria egiteaz gain, errejistratzea komeni da gure historia klinikoan ager dadin dokumentua egina dugula. Osasun saileko bulegoetan egiten da hori.

Osasun sailaren bulegoetan, aldez aurreko hitzordua eskatzeko telefonoa: 945 019254.

 

 

>

 

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)