Itxi

Azaroak 10

Jonan Fernandez, ostegunean, Memoriaren egunean, 'Faktoria'n

G.U.

EiTB

Bakea eta Bizikidetzarako idazkari nagusia elkarrizketatuko du Maite Artolak.

Jonan Fernandez

Jonan Fernandez, Bakea eta Bizikidetzarako idazkari nagusia, elkarrizketatuko du Maite Artolak 'Faktoria' saioan, Memoriaren egunean. Gainera, Manu Etxezortuk Arantxa Gurrutxagarekin hitz egingo du, duela 15 urte Pumori mendian izzandako istripuan semea galdu zuen emakumea.

7:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 8:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza. 8:30ean, solasaldian izango dira Bingen Zupiria, Iñaki Petxarroman eta Nerea Azurmendi kazetariak. Ondoren, AEBetako hauteskundeen ondorenarekin jarraituko dugu, besteak beste, Eneko Knörrekin, Silicon Valleyn kokatutako Ludei enpresako zuzendariak. 9:30ean, Ibon Sarasola hizkuntzalariaren gomendioak jasoko ditugu, eta ondoren eta ondotik hitzek gauza bera esan nahi ote duten argituko dugu. Jarraian etorriko da Maite Artolak Jonan Fernandezi egingo dion elkarrizketa.

10:00etan, Manu Etxezotuk hartuko du lekukoa, 'Faktoria Magazina' abiatzeko. Hasteko, Agurainen 75 ordu euskaraz ekimena zer moduz doan galdetuko diogu Ainhoa Arbaizari. Ondoren, berriz, Idoia Torregaraik bere umore printza ekarriko digu. Kirol aurerrapenarekin eta Markos Zapiainen filosofia eskolarekin amaituko dugu ordua.

11:00etan, berriz, duela 15 urte Pumori mendian izandako ezbeharra ekarriko dugu gogora Arantxa Gurrutxagarekin. 23 urteko semea galdu zuen istripu hartan Gurrutxagak, eta haren azkeneko argazkian ageri zen neskatilari laguntzen ari da orain. Suka da neska hori, orain 19 urte ditu, eta giltzurrun txertaketa baten beharrean dago, oso gaixorik, Katmanduko ospitalean. Ondoren, John Cage musika konposatzaile estatubatuarraren lana aztertuko dugu Mikel Chamizo kazetari musikalarekin. Esther Moyuaren liburu gomendioa ere jasoko dugu ordua amaitu aurretik.

12:00etan, haurdunaldian kirola egitearen onura eta arriskuez ere ariko gara Jaione Zulueta ginekologoarekin eta Iñigo Almandoz prestatzailearekin. Oihana Kortazar mendi lasterkariaren adibidea ere izango dugu. 12:30ean, aldiz, Kike Amonarrizen bisita izango dugu. 'Tribuaren Berbak' saioa ikasmaterial bihurtu dute, saioan landutako gaiekin unitate didaktikoak osatu baitutzte. Horren berri ematera etorriko zaigu.

7:00etatik 13:00era, martxan izango dugu 'Faktoria'.

oria'.

Informazio gehiago (2)