Azaroak 25
'Igelak' filmaren estreinaurrekoa, Euskadi Irratiaren eskutik
EiTB
Matinée saioan erakutsiko dute filma EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan. Zinemak eta irratiak bat egingo dute 'Faktoria' saio berezi irekian. Bertara joan nahi al duzu?
Datorren ostiralean, azaroak 25, Igelak filmaren matinée saio berezia izango da, Euskadi Irratiaren eskutik. Patxo Telleriak zuzendutako filma abenduaren 2an estreinatuko da zinema areto komertzialetan. Atariko gisa, Euskadi Irratiak estreinaurrekoa egingo du EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan, 10:30ean hasita.
Bertan gertatzen den guztiaren zuzeneko kontakizuna egingo du Manu Etxezortuk gidatzen duen 'Faktoria' saioak ere, 10:00etik 13:00era. Saioan bertan sartuko dituzte zinema eta zinema-foruma. Euskadi Irratiak egoitzako atarian izango duen set nagusian izango dira Patxo Telleria zuzendaria bera, ekoizleak, filmeko aktoreak eta musikariak. Alex Sardui eta Gatibu taldeko kideak, gainera, akustikoan arituko dira, zuzenean, Euskadi Irratiko entzule eta filma ikustera joaten diren guztien gozagarri.
Gonbidapenak 'Faktoria' irratsaioan eta eitb.eus-en banatuko ditugu.
anatuko ditugu.anatuko ditugu.anatuko ditugu.