Itxi

Abenduak 1

Gipuzkoako Ingurumen diputatu J.I. Asensio, ostegunean, 'Faktoria'n

Gainera, Gesida kongresuaz ariko gara, eta Zuriñe Dárceles youtuberra ezagutuko dugu.

Jose Ignacio Asensio. Artxiboko argazkia: EiTB

Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako Ingurumen diputatua izango da ostegun honetan 'Faktoria' saioan. Gainera, Gesida kongresuaren berri emango dugu, eta Northern Kings taldea eta Zuriñe Dárceles youtuberra ezagutuko ditugu.

07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoa eginez. 08:00etanMaite Artolak hartuko du albistegiaren gidaritza. 08:30eanMaite Ubiria eta Nerea Azurmendi arituko dira aktualitateko gaiei buruz solasean. 09:00etako albiste errepasoa egin ostean, Gesida kongresuaz hitz egingo digu Koldo Agirrebengoak. Ibon Sarasola hizkuntzalariaren gomendioak entzungo ditugu gero, eta Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatua elkarrizketatuko dugu ondoren.

10:00etatik 13:00etara, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, eta magazinak egingo du bidea. Goizari Idoia Torregaraik jarriko dio umore printza. Jarraian, Northern Kings peña ezagutuko dugu, BILBAO BSR gurpil-aulkiko saskibaloi taldea animatzen izaten diren zaleek eta jarraitzaileek sortu duten peña. Estatuko lehenengoa da.

11:00etan, berriz, Mikel ChamizoGustav Mahler konpositorearen biografia musikatua aurkeztuko digu. Esther Moyuaren liburu gomendioa ere jasoko dugu ordua amaitu aurretik.

12:00etan, gainera, Youtuben bi kanal dituen Zuriñe Dáerceles etorriko zaigu. Sleeptak eta YumeToki dira bere kanalak.

07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.

oria'.

Informazio gehiago (2)