Itxi

Abenduak 2

Durangoko Azokaren irekierari jarraipen berezia, 'Faktoria'n

G.U.

EiTB

Gure unitate ibiltaria bertan izango da, eta antolatzaileekin, omenduekin eta hainbat sortzailerekin hitz egingo dugu.

Ostiralean zabalduko ditu ateak 51. Durangoko Azokak, eta 'Faktoria' bertan izango da, unitate ibiltariaren bidez, han gertatzen den guztiari jarraipena egiteko.

07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoa eginez. 08:00etanMaite Artolak hartuko du albistegiaren gidaritza, eta Aitziber Atorrasagastirekin hitz egingo dugu, Gerediaga elkarteko kudeatzailearekin, alegia. 08:30ean, solasaldian izango dira Iñaki Galdos analista politikoa, Felipe Juaristi idazle eta kazetaria, eta Eguzki Urteaga soziologoa. Gainera, GuraSOSeko kide Joseba Belaustegirekin arituko gara. 09:30 aldera, Jon Sarasuaren tartea izango dugu, eta, jarraian, Argizaiola saria jasoko duen Patxika Erramuzperekin hitz egingo dugu.

10:00etatik, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Lehenik eta behin, UEUk antolatzen duen Txiotesia lehiaketa irabazi duen Uxoa Iñurrietarekin ariko gara solasean. Onena izan da bera tesia 6 txiotan laburtzen. Ondoren, asteko titular onenen analisia egingo digu Mikel Garciak. 10:30ean, sartu-irtena egingo dugu Durangon, Amaia Artetxerekin. Horren ostean, kirol aurrerapena entzungo dugu, eta Urdaibai Bird Center-eko Edorta Unamuno sartuko zaigu.

11:00etan, Durangora joko dugu berriz ere. Amaia Artetxek alboan izango ditu Willis Drummod taldeko kdieak. 11:30ean, Garbiñe Agiriano psikologoaren kontsulta zabalduko dugu, eta 'Zelebrititularrak' ekarriko dizkigu Lierni Ibargutxik.

12:00etan, asteburuan 'Amarauna' irratsaioan izango dituzten edukien berri emango digu Nagore Telleriak. saioa amaitu aurretik, bestalde, Ane Muñozen zinema gomendioa entzungo dugu.

07:00etatik 13:00etara, lanean arituko da 'Faktoria'.

Informazio gehiago (2)