Abenduak 6
Enpresetako euskara planen 25. urteurrena, asteartean, 'Faktoria'n
G.U.
EiTB
Gainera, ondareari buruzko mahai-ingurua izango dugu, eta Joxe Mari Korta saria irabazi duen Maria Luisa Galardi enpresariarekin hitz egingo dugu.
Enpresetako euskara planen 25. urteurrenaz ariko gara, asteartean, 'Faktoria'n. Gainera, ondareari buruzko mahai-ingurua egingo dugu, eta Maria Lusia Galardi enpresariarekin hitz egingo dugu, Joxe Mari Korta saria irabazi ostean.
07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, 'Faktoria Magazina' abiatzeko. Lehenik eta behin, enpresetako euskara planak izango ditugu hizpide. 25 urte bete dituzte EAEn, eta, urtetik urtera, enpresa gehiagotan ari dira indarrean jartzen. 'Faktoria'ra gonbidatu ditugu aitzindari izan ziren enpresetako ordezkariak. Jarraian, aktualitatea puri-purian ekarriko digu Jon Santxezek. Ondoren, 'Ekosfera'ren leihoa zabalduko du Jokin Aldazabalek, eta Akitania Euskadi Euroeskualdeak diruz lagundutako proiektuei buruz ariko gara.
11:00etan, Joxe Mari Korta saria irabazi duen enpresarietako bat izango dugu gonbidatu: Maria Luisa Galardi. 11:30ean, ondarea ardatz hartuta, mahai-ingurua egingo dugu. Babestu eta zaindu behar ote dira, ala bota eta berriak egin? Azkenaldian Donostiako hainbat eraikinen inguruan piztu den eztabaida oinarritzat hartuta, galdera mordoa jarriko diegu mahai gainean Koldo Telleria arkitektoari eta Ainara Martinez Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteko kideari.
12:00etan, berriz, 'Sukaldari Dema' izango dugu Pili Manterolarekin eta Igor Zalakainekin. Saioa amaitu aurretik, Amancay Gaztañagarekin ere hitz egingo dugu.
07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.
oria'.oria'.