Itxi

Ostegunean

Nazioarteko adopzioak, 'fake news'ak eta 'big data', 'Faktoria'n

Gainera, Taiwango selekzioan entrenatzaile dabilen Auritz Oianeder ezagutuko dugu, baita tarota ikasten ari diren bi gazte ere.

Nazioarteko adopzioak, 'fake news'ak eta 'big data' izango ditugu hizpide ostegun honetako 'Faktoria' saioan. Gainera, Auritz Oianeder ezagutuko dugu, Taiwango selekzioaren entrenatzailea, baita tarota ikasten ari diren bi gazte ere.

07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoa eginez. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du albistegiaren gidaritza. Lehen-lehenik, Niko Cuenca ekonomistarekin hitz egingo dugu. 08:30ean, Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Iñaki Petxarroman kazetariak arituko dira aktualitateko gaiei buruz solasean. 09:00etako albiste errepasoa egin ostean, Goio Aranarekin hitz egingo dugu 'fake news'ei edo faltsuak diren albisteei buruz. 09:30ean, Ibon Sarasolaren hizkuntza gomendioak entzungo ditugu. Aste honetan, 'geroago' eta 'beranduago' hitzak aipatuko ditu. 9:40 aldera, nazioarteko adopzioei tartea egingo diegu, Inaxio Grijalba psikologoarekin eta Estibaliz Garaizar Bizkaiko Aldundiko teknikariarekin.

10:00etatik 13:00etara, berriz, Ainhara Zuazabeitiak hartuko du lekukoa, eta magazinak egingo du bidea. Hasteko, 'big data' kontzeptuaren inguruko argibideak emango dizkigu Joseba Laka Tecnaliako kideak. Bestalde, pixoihalak birziklatzeko ekimena ere ezagutuko dugu. Kirol aurrerapenaren ostean, Markos Zapiaineko filosofiaren historia ezgautzen jarraituko dugu.

11:00etan, Igotz Alkortak Arabako sagardoa ezgautaraziko digu. Jarraian, Mikel Chamizo konpositoreen biografiekin itzuiko zaigu. Esther Moyuaren liburu gomendioa ere jasoko dugu.

12:00etan, tarota ikasten ari diren bi gazte ere gonbidatu ditugu. Zergatik egiten ote zaie hain erakargarri? 12:30ean, Taiwango selekzioan entrenatzaile ari den Auritz Oianeder ezagutuko dugu.

07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.

oria'.

Informazio gehiago (2)