Urtarrilak 17
Karmele Jaio idazlea, asteartean, 'Faktoria' saioan
G.U.
EiTB
Gainera, txakolin denboraldiari buruz jardungo gara.
Karmele Jaio idazlea izango dugu gonbidatu astearte honetako 'Faktoria' saioan. Gainera, txakolin denboraldiari buruz jardungo gara.
07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza. 08:30ean, solasaldian izango ditugu Javier Diaz Noci, Laura Mintegi eta Iñaki Galdos. 09:30ean, txakoinari begira jarriko gara. San Anton egun izanik, txakolin denboraldi berria zabalduko dute Getarian, eta gure unitate ibiltaria bertan izango da Iñaki Elorza lankidearekin. Emilio Ostolazarekin, Getariako txakolina jatorri izendapeneko presidentearekin hitz egingo dugu bertatik. Gainera, Miren Bikandi Durangoko Bikandi txakolindegikoa eta Rosa Segurola Laudioko Beduitz txakolindegikoa ere sartuko zaizkigu telefonoz.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, 'Faktoria Magazina' abiatzeko. Lehenik eta behin, Gasteizera joko dugu margotutako garajeez hitz egiteko. Ondoren, Getariara joko dugu berriz ere. Kirol aurrerapena entzun ondoren, 'Ekosfera' saioaren leihoa zabalduko du Jokin Aldazabalek.
11:00etan, Karmele Jaio etorriko zaigu. 'Best European Fiction' bilduman bere bi lan sartu dituzte: 'The mirror' eta 'The scream'. Horri buruz hitz egingo digu, besteak beste. 11:30ean, Patxi Lopez PSOEko idazkari nagusi izateko hautagai bihurtu ondoren, gaiaz iritzia emango dute Carlos Cidek eta Xabier Amurizak.
12:00etan, 'Sukaldari Dema' izango dugu Pili Manterolarekin eta Igor Zalakainekin. Bixigua prestatuko dute gure bi sukaldariek. Saioa amaitu aurretik, Amancay Gaztañagarekin ere hitz egingo dugu.
07:00etatik 13:00etara ariko da lanean 'Faktoria'.