Kargatzen...
Itxi

Urtarrilak 30

Eguiguren, eta kartzelan ama izan zen Maitane Sagastume, 'Faktoria'n

Gainera, emakumeen Master Cup pilota txapelketako elite mailan jokatzen ari diren hiru pilotari izango ditugu: Maider Mendizabal, Maddi Mendizabal eta Patri Espinar.

Jesus Eguiguren

Jesus Eguiguren PSE-EEko idazkari nagusi ohiak 'Faktoria'ko solasaldian hartuko du parte astelehenean. Bestalde, kartzelan ama izan zen Maiane Sagastume preso ohiaren testigantza jasoko dugu, eta emakumeen Master Cup pilota txapelketan dabiltzan Maider Mendizabal, Maddi Mendizabal eta Patri Espinar ere izango ditugu.

07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du 'Albiste Faktoria'ren gidaritza, eta Aintzane Ezenarrorekin hitz egingo du Elgoibarren frankismoko biktimen gorpuzkinak izango dituen kolunbarioaren inaugurazioaz. 08:30ean, solasaldian izango dira Joseba Arruti, Martin Garitano eta Jesus Prieto, eta eurekin batera arituko da Jesus Eguiguren.

09:30ean, kartzelan ama izatea erabaki duten emakumeen errealitatea ezagutuko dugu, Maitane Sagastume preso ohiarekin. Saioa amaitu aurretik, gainera, Bernardo Atxagaren sinadura izango dugu.

10:00etan, 'Faktoria Magazina' jarriko du martxan Manu Etxezortuk. Hasteko, errefuxiatuei neguko estalki eta arropak eramatera doa Belgradera doan Azahara Alejo donostiarrarekin hitz egingo dugu. Maysha izango dugu jarraian, eta, kirol aurrerapenaren ostean, Martin Gartziandia Gasteizko sindikoa arituko zaigu.

11:00etako ordua Iturengo inauteriei begira hasiko da. Gero etorriko da kirol solasaldia. Beñat Zarrabeitiak eta Andoni Urbistondok asteburuko kirol emaitzak eta gertakariak aztertuko dituzte. 11:30ean, emakumeen Master Cup pilota txapelketako elite mailan jokatzen ari diren hiru pilotari izango ditugu: Maider Mendizabal, Maddi Mendizabal eta Patri Espinar.

12:00etan, Ekogunearen leihoa zabalduko dugu. Bestalde, elebidunok nola pentsatzen eta sentitzen dugun azalduko digu Jon Ander Duñabeitia BCBLko ikerlariak. Saioa amaitu aurretik, gainera, Tania Arriagaren showa ere izango dugu.

7:00etatik 13:00era, martxan izango dugu 'Faktoria'.