Otsailak 1
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua, asteazkenean, 'Faktoria'n
G.U. | EITB.EUS
Gainera, Gorka Urtaran Gasteizko alkatearekin hitz egingo dugu konfiantza galdeaz.
Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua izango da, asteazken honetan, 'Faktoria' saioko gonbidatu nagusia. Gainera, Gorka Urtaran Gasteizko alkatearekin ere hitz egingo dugu, konfiantza-galdeari buruz.
07:00etan hasiko da saioa eguneko albiste nagusien errepasoarekin. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du gidaritza. Hasteko, Gorka Urtaranekin hitz egingo dugu.08:30ean, solasaldian izango dira Javier Diaz Noci, Hedoi Etxarte eta Javier Arrieta. 09:00etako albiste errepasoaren ondoren hitz egingo dugu Cristina Uriarterekin. 09:30ean, ekonomia izango dugu hizpide. Beatriz Plaza ekonomialaria Munduko Moneta Funtsak Espainiari buruz egindako txostenaz arituko da. Ondoren, Luis Urkidirekin, Velatiako Dibertsifikazio zuzendariarekin solastuko gara.
10:00etan, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa. Hasteko, Alatzne Beitia ezagutuko dugu. Arabako Pobes herran denda zabaldu berri du. Kattalin Minerren tartea entzungo dugu, eta, ondoren, kirol aurrerapena izango dugu. Juanjo San Miguel lankideak Mexikoren eta AEBen arteko harremanari buruzko xehetasunak emango dizkigu.
11:00etan, Gasteizen jaio berria den Joyful Gospel Choir gospel talde berria ezagutuko dugu. 11:30ean, Arantzazu Fernandezekin eta Amaia Nausiarekin solasean arituko gara, ondorengo galderari erantzun nahian: gidaririk gabeko kotxeetan zer egingo dugu?
12:00etan, tarte berri bat estrenatuko dugu, kantu mitikoen tripa-barrenak ezagutzeko asmoz. Hasteko, 'Aitormena' kantuaren atze-aurreak astinduko ditugu Josu Zabalaren laguntzarekin. Ondoren, Donostia European Best Destination 2017 izateko hautagai dela eta, Manu Narvaez Donostia Turismoren zuzendaria elkarrizketatuko dugu. Saioa amaitzeko, Imanol Ituiñoren irrati-magia izango dugu.
07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.