Itxi

Otsailak 16

Las Tea Party DJak eta Iratxe Mugire kantaria, ostegunean, 'Faktoria'n

Bilboko DJak inauterietako Farolin izango dira. Barakaldoko kantaria La piel transparente disko berriarekin etorriko zaigu.

Las Tea Party DJak eta Iratxe Mugire kantaria izango ditugu ostegun honetan 'Faktoria' saioan. Bilboko DJak inauterietako Farolin izango dira. Barakaldoko kantaria, berriz, La piel transparente disko berriarekin etorriko zaigu. Gainera, saskibaloi kopako finalak Gasteizen izango duen eraginaz galdetuko dugu, eta zoru klausulak direla-eta kontsumitzaileak aktibatu al diren galdetuko dugu Euskal Kontsumitzaileen Alkartean eta Iratxe erakundean.

07:00etan hasiko da saioa, eguneko albiste nagusien errepasoa eginez. 08:00etan, Maite Artolak hartuko du albistegiaren gidaritza. Hasteko, saaskibaloi kopako finala Gasteizen egiteak hirian izango duen eraginaz galdetuko dugu. 08:30ean, Joseba Arruti, Nerea Azurmendi eta Martxelo Otamendi kazetariak arituko dira aktualitateko gaiei buruz solasean. 09:30ean, Ibon Sarasolaren hizkuntza gomendioak entzungo ditugu. Aste honetan, maitasun adierazpenak izango ditu hizpide. Jarraian, zoru klausulak direla-eta kontsumitzaileak aktibatu al diren galdetuko dute Euskal Kontsumitzaileen Alkartean eta Iratxe erakundean.

10:00etatik 13:00etara, berriz, Manu Etxezortuk hartuko du lekukoa, eta magazinak egingo du bidea. Hasteko, Las Tea Party DJekin hitz egingo dugu, Bilboko inauterietako Farolin pertsonaia izango direlako. Kirol aurrerapenaren ostean, Markos Zapiainen filosofia eskola jasoko dugu.

11:00etan, Mikel Chamizoren biografia musikatuaren tartea zabalduko dugu. Esther Moyuaren liburu gomendioa ere jasoko dugu, eta, ordua amaitu aurretik, Itziar Alonso psikologia irakaslearekin haserren kudeaketaz bikoteekin egindako azterjketari buruz arituko gara.

12:00etan, Iratxe Mugire kantariak La piel transparente disko berriaz hitz egingo digu. Ondoren, saskibaloi kopako finala Gasteizen egiteaz ere ariko gara.

07:00etatik 13:00etara izango dugu martxan 'Faktoria'.

oria'.

Informazio gehiago (2)