Itxi

Gizartea

'Europa osoak arautu beharko luke haurdunaldi subrogatuen gaia'

Haurduntze subrogatuaren aukera gero eta ohikoagoa da. Itziar Alkorta, EHUko zuzenbide zibileko irakaslea da, Lagundutako ugalketarren erregulazio juridikoa liburua idatzi du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Haurduntze subrogatuaren aukera gero eta ohikoagoa ari da bilakatzen. Kodeetan, baina, errealitate hori jaso gabe dago, baina gizartean presioa handitzen ari da. 'Faktoria'n sakon aztertu dugu gaia.

Itziar Alkorta, EHUko Zuzenbide Zibileko irakaslea da, eta Lagundutako ugalketarren erregulazio juridikoa liburua idatzi du. Alkortaren ustez, Europa osorako legedia behar da. Europa osoak arautu behar du haurdunaldi subrogatuen gaia Alkortaren ustez. Eta emakume guztien duintasuna bermatu beharko litzateke.

Iñaki Agirrezabalaga ere izan da solasaldian, Mexikora jo zuten haurduntze subrogatuaren bila. Iluntasunetik atera beharreko errealitatea dela uste du Iñakik.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)